Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

TXANGOA : Nestlé eta Legutio Ikasturtearen amaiera ia-ia heldu da eta aurten ere txango polit bat egin dugu. Joan den astelehenean Nestlé lantegia ikustera joan ginen, Araian.  Han ikusi genuen izozkiak egitea ez dela honen erraza baina gero jateko bi minutu besterik ez dugula behar konturatu ginen! Gero Legutioko askaldegian egun ederra izan genuen!
ETA HONA HEMEN... Gure txikiortua! Uhazak eta tomateak atera zaizkigu klasean! Orain egunero laztandu eta ureztatu behar ditugu entsalada on bat lortzeko. Think green!

Tetabriken basoa

Opor bueltatik hona klasean tetabrik kutxak hasten zaizkigu perretxikoak izango balira bezala? Zertarako ote dira? Egon adi eta laister jakingo duzue...

HIRUHILEKOAREN BUKAERA

Badakizuenez datorren ostrialean oporrak hartzen ditugu YUPI!!!!! eta urtero bezala aurten ere dantzaldia prestatzen ari gara buru belarri. Guk jada baditugu prest gure Jantziak eta zuek? Etorri zaitezte gure dantza kulturanitza ikustera!
Azken egunotan ikasle berezi bat izan dugu klasean, begiratu zer berezia izan dugun ikasle hau bere digestio aparatua eta guzti erakutsi digula. Primeran paasatu dugu berarekin baita gauza asko ikasi ere! AGUR MONIGOTE!
Behin Eduardo Galeano , kazetari eta idazle uruguayarrak, esan zuen " Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez mundua aldatu dezake"  Gu, jende txiki-handiok. Gure ikastetxean, mundu zabaleko leku txiki honetatik, ogitarteko baten bitartez mundua aldatzeko irrikitan arratsalde polita pasatu dugu askari solidarioan.
Aratusteeeeee Aratusteeeee Jadotarrontzat egun hobarik ezzzzzz !!! Egun batzuk pasatu dira jada, Ikastetxean inauteriak ospatu ditugunetik baina oraindik ere gogoan ditugu pasadan ostiralean egindako barreak eta dantzak! Aurten Ikastetxea zibilizazio eta kultura desberdinez bete dugu. Zer iruditzen zaizkizue gure mozorro txuliak???? 

Santa Ageda... Ageda

Pasadan otsailaren 4an urtero legez Euskal Herrriko Santurik ezagunenaren omenez abesten irten ginen. Makilen laguntzaz, lurra esnatu arazi eta Agedari kopla batzuk abestu genizkion.
URTE BERRI ON!!! Gabonak pasa dira, baina Olentzero eta Maridomingiren oroimena oraindik gure buruan daukagu! Abenduaren 22an, bisitatxo bat egin ziguten eta opari batzuk jaso genituen. Eskerrik asko! Ondoren, Erandiotik kalejiran joan ginen abestera eta erandioztarrek ikusi zuten abeslari apartak garela ;) Hona hemen argazki batzuk: 
EUSKAL ASTEA! Joan den astean, Euskararen Egunarekin bat, gure ikastetxean Euskal Astea ospatu genuen. Aste osoan zehar, hainbat ekintzetan parte hartu genuen: ikurriñak eta jadotxoak margotu, euskal pastelaren osagaiak lortu, euskal abestiak ikasi, dantzaldia prestatu, leloak asmatu, kirolak... Ostegunean (Abenduaren 3an) Euskararen Nazioarteko Eguna zela eta, jaia eta dantzaldia izan zen: be rtsoak, txistorra eta euskal pastela, dantzak, abestiak... Benetan gure euskara maiteak merezi duen jaialdia!
BERRIRO MARTXAN!!! Gaur LH 3.mailako umeok Campos Eliseos Antzerkira joan gara "WANGARI, ZUHAITZ NESKA" antzerkia ikustera; gure Ubuntu bizirik ikusi dugu!. Benetan izugarriko aktoreak ikusi ditugu! Musika, giroa eta sentsazioa izugarria izan da! Hoy los alumnos de 3º de Primaria hemos visitado el Teatro Campos Elíseos para ver la obra "WANGARI ZUHAITZ NESKA", y ¡hemos podido ver a nuestra Ubuntu con vida!. Realmente ha sido muy bonito y hemos visto unos actores estupendos. ¡La música, el ambiente y la sensación han sido increíbles!  Today, 3rd grade students went to Campos Eliseos Theather to enjoy the play ""WANGARI ZUHAITZ NESKA", and we saw our Ubuntu alive!. It was really beautiful to see such amazing actors! Music, atmosphere and sensations have been great!
LANBIDEAK Hiruhileko honetan lanbideak landu ditugu eta egun batez, nekazari, meatzari, abeltzain eta arrantzale bihurtu gara.
AURTEN BAI ! Aurten kopa irabaziko dugu! AUPA ATHLETIC ! Athleeeeeeeeeeeeeeeeeeeeetic!  Ieup !
ENGLISH DAYS!!! Last week we had a great time at school celebrating English Days! We went to the theater and enjoyed the play "Witches and Cookies". It was great! Apart from that, we decorated the walls, windows and doors with British flags, underground station signs and more things. Here you have some pictures, enjoy! 
LURRAREN MUGIMENDUAK Ingurunen, Lurra, Eguzkia eta Ilargiari buruzko gauza asko ikasi ditugu. Gelako guztiak ASTRONAUTA bihurtu ginen! HONA HEMEN AZALPEN BATZUK!
ALEGIAK Alegiak lantzen egon gara. Istorio laburrak dira eta protagonistak animaliak izaten dira. Alegi guztietan irakaspen bat dago. Bikoteka alegiak asmatu ditugu eta liburuxka bat osatu dugu. Laster etxez etxe eramango dugu eta zuen gustokoa izatea espero dugu. Laster arte!!!!! Eta gainera, ikastetxeko ikasleei alegien txontxongilo saio bat egin genien. Txalo ugari jaso genituen !!!!!  
KAIXO !   LH2ko ikasleen blogera ONGI ETORRIA emon nahi dizuegu. Ikasturtean zehar egingo ditugun ekintza guztien berri hementxe izango duzue.